Aupa ba gaur haunegaz arazuegaz topa gara biarran, php-gaz biar itzen bazuien emongo zarie konture batzuk, tag laburrek erabiltzen dauiela tag luziek ordez:
<?
<?php
ordez, gero klaro proiektue itsosupetekue badan, ba hasi banan banan tag-ak topaten…
Bueno ba horretarako daku aptana / eclipse -n bilatzailie. Proiektuen gauzela:
Ctrl + H
emonda, haulako leidxo bat agertuko dasku:
Gorriz dauzenak ein bidiez marka eta bete, oin azalpena:
(\<\?[^php|xml])
Oin azalpena:
- ( ) Kakuek, bertan barrukue espresiño erregularra dala adierazteko
- \<\? = <? gauzie da honek karaktere bidxek eskapa in bidizela espresiño erregularratako karaktere berezidxek dizelako, eskapateko beti erabiltzen da\
- [^php|xml] php eta xml dakoienak EZ topateko, ze horrek ez daskuz interesaten, bakarrik <?(edozer) <?php eta <?xml izan ezik
- “File name patterns” atalan imiñi lei: *. * edozein fitxategitan topateko