Euskaldun zaharrantzako HABE 3, C1, 3. profile aprobateko gidoie: IDATZIZKUE

Aspaldi nauela berton idatzi barik, baie bakizuie twitter-en oten naiela bilise botaten – ta oin mastodon-en bebai :) -. Bueno kostata baie idatzizkue aproba nauen. Guzan ba, ia zelan OSTI aproba berau HABE 3, C1, 3. profile edo dana dalako OSTIDXE.

Hamen dakozuie azterketa eredu bet:

https://i.imgur.com/F7K0L54.jpg

Izenburue: EZ DA GIRO IKASGELETAN

Ein bidena:

  • Guraso-elkartearen izenean, eskolako idazkarian artikulua argitaratzea.
  • Ikasle eta gurasoie egoera larria ohartaraztea.
  • Irakasleen lanaren garrantzia nabarmentzea.
  • Neurriak proposatzea.

Ikusten’zuien moduen 4 gauze ein bidiez, eta ordena bardiñe erabili bide, dana dala, horreri laureri beste bi batun bidatzoz, SARRERIE eta AMAITZUKERIE, orduen, 5-6 paragrafo geratuko daskuz:

  1. Sarrerie: Guraso-elkartearen izenean, eskolako idazkarian artikulua argitaratzea.
  2. Ikasle eta gurasoie egoera larria ohartaraztea.
  3. Irakasleen lanaren garrantzia nabarmentzea.
  4. Neurriak proposatzea.
  5. Amaitzukerie

Bueno, bakigu zelan antolatu idazlana, oin pentsa bidena da, paragrafo bakotzan zer imiñi, horretarako gurabazuien egin zerrendatxu bet bakotzan idazko’zuien ideakaz, ezpadatzuien okurriten ezer, INBENTA: inkestak, albistiek, estudidxuek eta abar, bardindxe guzurre badan.

Aukeratu dun testue ARTIKULUE dalez, derrigorrez izenburue imin bitzagu, oin GUTUNE elegiten badun, agurre bota biherko lekidu.

Adibidez:

Artikulue badan: “IRAKASLEON IRAULTZA”, “ESKOLA JASANGAITZA” edo gaidxen izenburue bera: “EZ DA GIRO IKASGELETAN”

Zeuzen alde edo kontran ein biher bazun, adibidez, zezenketak, ba alde bazauzen: “ZEZENKETAK BAI”, eta kontran bazauzen “ZEZENKETAK EZ”, izenburuegaz jakitzeko zeure jarrerie gaidxeri buruz.

Gutune badan: “Irakasle eta ikasle agurgarriok:” bategaz kitxu.

SARRERIE: berton nor garizen eta zetako idaztendun imingo lekidu. Gure kasuen, holako zeuzegaz ondo ongo lekide:

Bermeoko institutuko guraso-elkartearen bozeramailea naizen aldetik, honen bitartez, ikastetxean gaur egun dugun egoera azaltzea, irakasleen lanaren garrantzia nabarmentzea eta arazoari aurre egiteko neurriak proposatzea dut helburu.

Beti erabili bardiñe, gero zeuzer gehidxau gurebazuien sartun, ba elegante.

IKASLE ETA GURASOEI EGOERA LARRIA OHARTARAZTEA:

Hala, Berria egunkarian agertutako inkesta baten arabera, irakasleen %28k mehatxuak eta jazarpenak jasatzen dituzte, bai ikasleengandik, bai gurasoengandik. Gure ikastetxean ere, tamalez, horrelakoak gertatu dira; izan ere, ikastetxean gertatu den azken erasoak komunikabideetan izan du oiartzuna. Ikasle batek irakasle bati egindako erasoa medio, aferak auzitegietan amaitu du. Jaun-andreok, horrelako jazarpenak ezin dira onartu gurea bezalako gizarte aurreratu batean. Horren ondorioz, irakasleen lan-bajak goraka doaz, eta gure ikastetxera ordezkoak ekartzeko arazoak ditugu, inork ez baitu gurean klaserik eman nahi.

Ikusten zuielez “Hala” bategaz hasi nai, erderaz “Así pues” ezango lekide, eta egidxe esan, danatako balidxo dau. Paragrafo bakotza hasi lokailu bategaz, eta lokailuek .;, tartien beti. %kuek mugagabien beti, eta gitxi gehidxau komentateko.

IRAKASLEEN LANAREN GARRANTZIA NABARMENTZEA:

Gauzak horrela, irakasleek egiten duten izugarrizko lana goraipatuko nuke. Bidegabekeriak medio, irakasle batzuek ez dute amore ematen, eta guretzat jarrera hori izatea biziki garrantzitsua da. Irakasleak gure familiakoak bailiran tratatu behar dira; izan ere, ikasleek eskoletan etxean baino ordu gehiago igarotzen dute. Irakasleek ikasleei emango dieten ezagutza, horiek helduak egiten direnean izango duten balioa eta jakituriekin lotuta egongo dira, hau da, eskolan ikasitakoa bizi pertsonal zein profesionalean erabiliko dute.

“Gauzak horrela”, “Horiek horrela”, lokailuek be edozetako balidxo dau. Kontuz BATZUK eta BATZUEK berbakaz:

“BATZUK DIRA” eta “BATZUEK DUTE” honen TATUAJIE egin. Honegaz batera, kontuz singularra eta pluralagaz, batezbe bizkaitzarrok AK/EK elegante nahastaten duz eta. “IRAKASLEAK DIRA”, “IKASLEEK DUTE”.

NEURRIAK PROPOSATZEA:

Bidegabekeria horri aurre egiteko, proposamen batzuk plazaratuko ditut. Lehenik, ikastetxeetan segurtasun enpresak izatea proposatuko nuke; lantegi batzuetan izaten den moduan; izan ere, arazo horri aurre egiteko AEBetako ikastetxeek hartu zuten lehen erabakia izan zen Columbine-ko sarraskia gertatu zenean, duela 15 bat urte, hain justu. Horrez gain, segurtasun kamerak jarriko nituzke ikastetxeetako gela guztietan – baita kumunetan ere -, horrela, iskanbilaren bat izanez gero, errua norena izan den jakingo genuke.

Ikusten’zuien moduen, batzutan pentsaten dunen kontrako ideak idaztie errezaue ezaten da, egin errezaue eitzen datzuiena. Gauze konkreto bateri buruz zeuzer gehidxau komenta gurebazuien “-“ tartien sartun. Beste adibide bat: “Bermeo – unibertsoko hiriburua – Bizkaiko hiriburu izan zen, gaur egun Bilbo – munduko hiruburua – Bizkaiko hiriburua da”.

PROPOSAMEN GEHIDXAU:

Beste alde batetik, pedagogia eta etxe-hezkuntzaren falta sumatzen dut; ezin dugu seme-alaben hezkuntza telebista, mugikor eta tableten esku utzi. Izan ere, gaur egungo gurasoen utzikeria nabarmena da; gurasoek ez dute haien seme-alabekin hitz egiten, otorduetan ez diete telebista zein mugikorrei arreta galtzen, nerabeek baino jarrera txarragoa dute zentzu horretan. Egoera hori konpontzeko, diziplina behar da, arau batzuk jarri eta haiek bete, komunikazioa, etxeko lanak elkarrekin egin eta abar.

“Beste alde batetik” lokailuie beste gauze batzuri buruz idazko’zuniko erabiliko da, eta idatzi dotazen paridekaitzik, gitxi komentateko.

AMAITZUKERIE:

Horrenbestez eta bukatzeko, elkarren arteko lana ardatz hartuta, egoera horri aurre egingo diogulakoan nago, gurasook, ikasleok eta irakasleok bat egingo dugu, eta lortuko dugu.

“Horrenbestez eta bukatzeko” lokailue amaitzuteko beti dator elegante. Berbakaz labur geratu bazarien, beti dau lekue amenazak botateko: “Egoera horrek hoberantz egin ezean, irakasleon gose greba egingo dugu gure gorputzak hezurretan geratu behar badira ere!”

Beste lokailu/esamolde batzuk:

  1. Nire ustean / Nire iritziz.
  2. Arestian esandakoaren harira.
  3. Hartara.
  4. Horrez gainera.
  5. Horregatik.
  6. Hori dela eta.
  7. Beraz.
  8. Horrez gain.

Beste batzuk:

  • Beti idatzi 3. pertsonan.
  • Idazlana 300 berbakue ezan bide gitxienez, berbak 10ñaka konta.
  • Ein biharrekue esaten’tzuien ordenan idatzi.
  • Zure papela gauze baten alde eitzie bada, ez urten zeure papeletik. Adibidez, zezenketan alde bazauzen ez hasi beganuen aldeko ostidxek kontaten.

Beste zeuzer okurriten badazten jungo nai berton imintzen, dana dala zeuzer gurebazuien esan, komentaidxotxu bet itzi edo twitterren komenta. Eztaitz bakizuien baie irailien ezango da HABE-n lelengo deialdi librie, euskaltegitxik bazuzien beti ezango da hobeto, baie euskaldun zaharra bazara, eta emon’tzutien URREZKO apuntiekaz, eztot pentsaten problemarik okingo’zuienik aprobateko :_D

Amaitzuteko, beti dator ondo etor euskeraz leidutie, batezte http://www.argia.eus, http://www.berria.eus edota http://aldizkaria.elhuyar.eus/

Eskerrak Gari-ri beragaitzik ez palekide ezan enauen gaindituko te, legoie zara!!!

PD: HONEN POSTA-N BATUAZKO BERTSI??UE HAMEN DAKOZUIE: https://labur.eus/E8C9E

Ediziñue: stikstaken konsejuek segite gauze batzuk kanbidxe dotez:

  1. Dela eta -> -ren ondorioz
  2. Balore -> balio, antza balore ekonomiako asuntuetan bakarrik erabiltzen da.
  3. Tablet-en -> Tableten / AEB-tako -> AEBetako
  4. Bai… baita…ere -> bai…, bai …

One thought on “Euskaldun zaharrantzako HABE 3, C1, 3. profile aprobateko gidoie: IDATZIZKUE

  1. Arratsalde on,
    eskerrik asko apuntiekaitzik, azterketak aprobateko ondo etorko da, baie batuazko bertsiñueri kasu askorik etzat eingo, asko ezta ulertuten eta XD.
    Eskerrik asko benetan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude