Euskaldun zaharrantzako HABE 3, C1, 3. profile aprobateko gidoie: IDATZIZKUE

Aspaldi nauela berton idatzi barik, baie bakizuie twitter-en oten naiela bilise botaten – ta oin mastodon-en bebai :) -. Bueno kostata baie idatzizkue aproba nauen. Guzan ba, ia zelan OSTI aproba berau HABE 3, C1, 3. profile edo dana dalako OSTIDXE.

Hamen dakozuie azterketa eredu bet:

https://i.imgur.com/F7K0L54.jpg

Izenburue: EZ DA GIRO IKASGELETAN

Ein bidena:

  • Guraso-elkartearen izenean, eskolako idazkarian artikulua argitaratzea.
  • Ikasle eta gurasoie egoera larria ohartaraztea.
  • Irakasleen lanaren garrantzia nabarmentzea.
  • Neurriak proposatzea.

Ikusten’zuien moduen 4 gauze ein bidiez, eta ordena bardiñe erabili bide, dana dala, horreri laureri beste bi batun bidatzoz, SARRERIE eta AMAITZUKERIE, orduen, 5-6 paragrafo geratuko daskuz:

  1. Sarrerie: Guraso-elkartearen izenean, eskolako idazkarian artikulua argitaratzea.
  2. Ikasle eta gurasoie egoera larria ohartaraztea.
  3. Irakasleen lanaren garrantzia nabarmentzea.
  4. Neurriak proposatzea.
  5. Amaitzukerie

Bueno, bakigu zelan antolatu idazlana, oin pentsa bidena da, paragrafo bakotzan zer imiñi, horretarako gurabazuien egin zerrendatxu bet bakotzan idazko’zuien ideakaz, ezpadatzuien okurriten ezer, INBENTA: inkestak, albistiek, estudidxuek eta abar, bardindxe guzurre badan.

Aukeratu dun testue ARTIKULUE dalez, derrigorrez izenburue imin bitzagu, oin GUTUNE elegiten badun, agurre bota biherko lekidu.

Adibidez:

Artikulue badan: “IRAKASLEON IRAULTZA”, “ESKOLA JASANGAITZA” edo gaidxen izenburue bera: “EZ DA GIRO IKASGELETAN”

Zeuzen alde edo kontran ein biher bazun, adibidez, zezenketak, ba alde bazauzen: “ZEZENKETAK BAI”, eta kontran bazauzen “ZEZENKETAK EZ”, izenburuegaz jakitzeko zeure jarrerie gaidxeri buruz.

Gutune badan: “Irakasle eta ikasle agurgarriok:” bategaz kitxu.

SARRERIE: berton nor garizen eta zetako idaztendun imingo lekidu. Gure kasuen, holako zeuzegaz ondo ongo lekide:

Bermeoko institutuko guraso-elkartearen bozeramailea naizen aldetik, honen bitartez, ikastetxean gaur egun dugun egoera azaltzea, irakasleen lanaren garrantzia nabarmentzea eta arazoari aurre egiteko neurriak proposatzea dut helburu.

Beti erabili bardiñe, gero zeuzer gehidxau gurebazuien sartun, ba elegante.

IKASLE ETA GURASOEI EGOERA LARRIA OHARTARAZTEA:

Hala, Berria egunkarian agertutako inkesta baten arabera, irakasleen %28k mehatxuak eta jazarpenak jasatzen dituzte, bai ikasleengandik, bai gurasoengandik. Gure ikastetxean ere, tamalez, horrelakoak gertatu dira; izan ere, ikastetxean gertatu den azken erasoak komunikabideetan izan du oiartzuna. Ikasle batek irakasle bati egindako erasoa medio, aferak auzitegietan amaitu du. Jaun-andreok, horrelako jazarpenak ezin dira onartu gurea bezalako gizarte aurreratu batean. Horren ondorioz, irakasleen lan-bajak goraka doaz, eta gure ikastetxera ordezkoak ekartzeko arazoak ditugu, inork ez baitu gurean klaserik eman nahi.

Ikusten zuielez “Hala” bategaz hasi nai, erderaz “Así pues” ezango lekide, eta egidxe esan, danatako balidxo dau. Paragrafo bakotza hasi lokailu bategaz, eta lokailuek .;, tartien beti. %kuek mugagabien beti, eta gitxi gehidxau komentateko.

IRAKASLEEN LANAREN GARRANTZIA NABARMENTZEA:

Gauzak horrela, irakasleek egiten duten izugarrizko lana goraipatuko nuke. Bidegabekeriak medio, irakasle batzuek ez dute amore ematen, eta guretzat jarrera hori izatea biziki garrantzitsua da. Irakasleak gure familiakoak bailiran tratatu behar dira; izan ere, ikasleek eskoletan etxean baino ordu gehiago igarotzen dute. Irakasleek ikasleei emango dieten ezagutza, horiek helduak egiten direnean izango duten balioa eta jakituriekin lotuta egongo dira, hau da, eskolan ikasitakoa bizi pertsonal zein profesionalean erabiliko dute.

“Gauzak horrela”, “Horiek horrela”, lokailuek be edozetako balidxo dau. Kontuz BATZUK eta BATZUEK berbakaz:

“BATZUK DIRA” eta “BATZUEK DUTE” honen TATUAJIE egin. Honegaz batera, kontuz singularra eta pluralagaz, batezbe bizkaitzarrok AK/EK elegante nahastaten duz eta. “IRAKASLEAK DIRA”, “IKASLEEK DUTE”.

NEURRIAK PROPOSATZEA:

Bidegabekeria horri aurre egiteko, proposamen batzuk plazaratuko ditut. Lehenik, ikastetxeetan segurtasun enpresak izatea proposatuko nuke; lantegi batzuetan izaten den moduan; izan ere, arazo horri aurre egiteko AEBetako ikastetxeek hartu zuten lehen erabakia izan zen Columbine-ko sarraskia gertatu zenean, duela 15 bat urte, hain justu. Horrez gain, segurtasun kamerak jarriko nituzke ikastetxeetako gela guztietan – baita kumunetan ere -, horrela, iskanbilaren bat izanez gero, errua norena izan den jakingo genuke.

Ikusten’zuien moduen, batzutan pentsaten dunen kontrako ideak idaztie errezaue ezaten da, egin errezaue eitzen datzuiena. Gauze konkreto bateri buruz zeuzer gehidxau komenta gurebazuien “-“ tartien sartun. Beste adibide bat: “Bermeo – unibertsoko hiriburua – Bizkaiko hiriburu izan zen, gaur egun Bilbo – munduko hiruburua – Bizkaiko hiriburua da”.

PROPOSAMEN GEHIDXAU:

Beste alde batetik, pedagogia eta etxe-hezkuntzaren falta sumatzen dut; ezin dugu seme-alaben hezkuntza telebista, mugikor eta tableten esku utzi. Izan ere, gaur egungo gurasoen utzikeria nabarmena da; gurasoek ez dute haien seme-alabekin hitz egiten, otorduetan ez diete telebista zein mugikorrei arreta galtzen, nerabeek baino jarrera txarragoa dute zentzu horretan. Egoera hori konpontzeko, diziplina behar da, arau batzuk jarri eta haiek bete, komunikazioa, etxeko lanak elkarrekin egin eta abar.

“Beste alde batetik” lokailuie beste gauze batzuri buruz idazko’zuniko erabiliko da, eta idatzi dotazen paridekaitzik, gitxi komentateko.

AMAITZUKERIE:

Horrenbestez eta bukatzeko, elkarren arteko lana ardatz hartuta, egoera horri aurre egingo diogulakoan nago, gurasook, ikasleok eta irakasleok bat egingo dugu, eta lortuko dugu.

“Horrenbestez eta bukatzeko” lokailue amaitzuteko beti dator elegante. Berbakaz labur geratu bazarien, beti dau lekue amenazak botateko: “Egoera horrek hoberantz egin ezean, irakasleon gose greba egingo dugu gure gorputzak hezurretan geratu behar badira ere!”

Beste lokailu/esamolde batzuk:

  1. Nire ustean / Nire iritziz.
  2. Arestian esandakoaren harira.
  3. Hartara.
  4. Horrez gainera.
  5. Horregatik.
  6. Hori dela eta.
  7. Beraz.
  8. Horrez gain.

Beste batzuk:

  • Beti idatzi 3. pertsonan.
  • Idazlana 300 berbakue ezan bide gitxienez, berbak 10ñaka konta.
  • Ein biharrekue esaten’tzuien ordenan idatzi.
  • Zure papela gauze baten alde eitzie bada, ez urten zeure papeletik. Adibidez, zezenketan alde bazauzen ez hasi beganuen aldeko ostidxek kontaten.

Beste zeuzer okurriten badazten jungo nai berton imintzen, dana dala zeuzer gurebazuien esan, komentaidxotxu bet itzi edo twitterren komenta. Eztaitz bakizuien baie irailien ezango da HABE-n lelengo deialdi librie, euskaltegitxik bazuzien beti ezango da hobeto, baie euskaldun zaharra bazara, eta emon’tzutien URREZKO apuntiekaz, eztot pentsaten problemarik okingo’zuienik aprobateko :_D

Amaitzuteko, beti dator ondo etor euskeraz leidutie, batezte http://www.argia.eus, http://www.berria.eus edota http://aldizkaria.elhuyar.eus/

Eskerrak Gari-ri beragaitzik ez palekide ezan enauen gaindituko te, legoie zara!!!

PD: HONEN POSTA-N BATUAZKO BERTSI??UE HAMEN DAKOZUIE: https://labur.eus/E8C9E

Ediziñue: stikstaken konsejuek segite gauze batzuk kanbidxe dotez:

  1. Dela eta -> -ren ondorioz
  2. Balore -> balio, antza balore ekonomiako asuntuetan bakarrik erabiltzen da.
  3. Tablet-en -> Tableten / AEB-tako -> AEBetako
  4. Bai… baita…ere -> bai…, bai …

Arduino: HM-10 Bluetooth moduluri firmware barridxe imiñi

Zer da HM-10? Arduinogaz erabiltzeko Bluetooth modulo bat. Zetako barriztuku moduluen firmwarie? Ba bertsiño barridxekaz ibeacon-ak al’ dizelako komandotxu bategaz errez topa. Ta eitzen gabiltzen inbentuentzako ba elegante dator :D

Garrantzitsue, mota biko HM-10 modulue dau: CC2540 eta CC2541 chipsetdunek, ez pakizuien zein dakozuien, galdetu erosi’tzazuienari.

https://i.imgur.com/agMylUM.jpg

Hasi aurretik biduzen gauzek:

  1. HM-10 Bluetooth modulue
  2. Arduino UNO
  3. Artazidxek
  4. Windows

Firmwarie barridxe sartzieko programie windows-entzako bakarrik dau :(

1.- Arduinon hurrengo Sketch-a karga:

/*
WRITE THIS COMMAND TO UPGRADE FIRMWARE
AT+SBLUP
*/

#include  // 
SoftwareSerial BT(7, 8); // 7 Bluetooth TX, 8 Bluetooth RX
unsigned char buffer[64];           // buffer array for data recieve over serial port
int count = 0;                      // counter for buffer array 
void setup()
{
  BT.begin(9600);               // the GPRS baud rate   
  Serial.begin(9600);             // the Serial port of Arduino baud rate.
}
void loop()
{
 if (BT.available())              // if date is comming from softwareserial port ==> data is comming from gprs shield
 {
   while(BT.available())          // reading data into char array 
   {
     buffer[count++] = BT.read(); // writing data into array
     if(count == 64)
       break;
   }
   Serial.write(buffer,count);      // if no data transmission ends, write buffer to hardware serial port
   clearBufferArray();              // call clearBufferArray function to clear the storaged data from the array
   count = 0;                       // set counter of while loop to zero
 }
 if (Serial.available())            // if data is available on hardwareserial port ==> data is comming from PC or notebook
   BT.write(Serial.read());       // write it to the GPRS shield
}

void clearBufferArray()            // function to clear buffer array
{
 for (int i=0; i < count;i++) // 
   buffer[i]=NULL;                 // clear all index of array with command NULL
}

Hamen github-en linke: https://github.com/ZiTAL/arduino/blob/master/HM10/FIRMWARE_UPDATE.ino

2.- Modulue firmwarie barriztuteko moduen imiñi:

Horretarako hurrengo irudikulez egin montajie:

https://raw.githubusercontent.com/ZiTAL/arduino/master/HM10/HM10.png

Oin igiri arduinon konsolie eta imiñi baudiuek “9600” eta “No line ending” opziñuek:

https://i.imgur.com/7kQ00Ar.png

Idatzi AT eta emon Send -> OK bategaz erantzun bidozku.
Oin idatzi AT+SBLUP eta emon Send -> OK+SBLUP bategaz erantzun bidozku.

Bueno ba modulue preparata dau firmware barridxe sartzieko, moduluen argidxe len bizidxe zana oin idxe amatata ongo da.

3.- Arduino UNO-ri mikrokontroladora kendu:

hamen dakozuie zelan kendu, nik artazi batzukaz eindxot, kontuzegaz errez kentzien da.

https://i.imgur.com/rRXJA6q.jpg

4.- Arduinon RX/TX HM-10-an RX/TX bihurtu:

Horretarako hurrengo eskemie erabili:

https://raw.githubusercontent.com/ZiTAL/arduino/master/HM10/FIRMWARE_UPDATE.png

5.- Jakindxe ze chipset mota dakun, firmwarie baja:

Hamen dakozuie linke: http://www.jnhuamao.cn/download_rom_en.asp?id=

Nire kasuen HM-10 CC2541 v540, gaur egun 540 bertsiñue dalako azkana, gero batek daki…

Baja eta deskonprimidu, hiru artxibo ongo diez:

  1. HMSoft.bin
  2. HMSoft.exe
  3. readme.txt

6.- Arduino Windowsera konekta:

Le’ngo eskemie montata arduino konekta USB bidez Windows makiñera eta juen Administrador de dispositivos-era

https://i.imgur.com/G4Htf8q.png

Hamen ikusi bidu Puertos (COM y LPT) -> Dispositivos serie USB (COM*)

Non * da zenbakidxe akorda bigarana gero firmwarie sartzieko.

7.- HM-10 modulueri firmware barridxe sartun:

Igiri HMSoft.exe programie eta aukeratu HMSoft.bin fitxategidxe eta COM Port-en imiñi COM* dakarren zenbakidxe, nire kasuen 3.

https://i.imgur.com/wjgfsF1.png

eta jo Load Image.

https://i.imgur.com/7vA1nR5.png

Amaitzu eta gero Download completed successfully agertuko dasku.

8.- Deskonekta arduino eta barriro imiñi microcontroladora:

Oin deskonekta arduino ordenadorerik eta imiñi barriro kontroladora, ezpakizuien zelan sartun, microcontroladoran dakarzen letrak Arduino UNO letrak dakarzen okerretara diez.

9.- Ikusi bertsiño barridxe kargata badauen:

Horretarako barriro kargaku lengo eskemie:

https://raw.githubusercontent.com/ZiTAL/arduino/master/HM10/HM10.png

Ta arduinon konsolie igiri’ku:

https://i.imgur.com/HH9nK20.png

Lelau AT, jakitzeko ondo badauen modulue, OK bategaz erantzun bidozku, oin AT+VERR? idazku ta ikusku zelan emoten doskun bueltan HMSoft v540

Bonus: zelan ikusi beste bluetooth aparato batzuk?

AT+ROLE1
AT+IMME1
AT+RESET
AT+DISC? 

https://i.imgur.com/SDuCLto.png

ibeaconak bakarrik ikusteko:

AT+DISI?

Eskerrak: http://wiki.makespacemadrid.org/index.php?title=M%C3%B3dulo_HM-10#Configuraci.C3.B3n_del_m.C3.B3dulo_HM-10_como_un_dispostivo_central

Euskaltel wifi kalean kendu, paranoia moduen

Honetan egunetan twitter sue ibildxe botaten euskaltelen wifi kalean dala ta eztala:

https://twitter.com/search?q=euskaltel%20wifi%20kalean&src=typd

Ta zelan kendu lei?

Hamen weban logie:

https://zuretzat.euskaltel.com/CanalOnline/postventa/homes/home_login.jsp

Eta haunekaz jarraibidiekaz kendu lei:

produktuak -> internet -> Zerbitzuak -> Aldatu -> Euskaltel wifi -> konfiguratu -> Desaktibatuta -> ADOS

Oin paranoie hasten da, ezer esan barik imiñi doskuien moduen, barriro al’ dauie imiñi, orduen, hardware bidetik kendu’ku:

Nire modema CISCO EPC2325 modelue da, eta igiritze gero hau ikusten da:

https://img.imgur.com/IOLrRD2.jpg

Hamen ikusten dun moduen, wifi txartela, antenak loturek eta antenak ikusten duz:

https://img.imgur.com/suhy2w8.png

Ingune da antena loturek wifi txartelatik kendu:

https://img.imgur.com/PL5wX85.jpg

Eta gero wifi txartela kendu patillek kanporantz sakaten:

https://img.imgur.com/2McMHuy.jpg

Haulan geratuko da, oin zarratu eta entxufe barriro.

Ta zelan al’du wifidxe okin oin? Router neutro bat erositze eta euskalteleko modemara konektata, al’ bazuie bigarren eskuko bat edo lortu, merke lortu lei.

AKTUALIZAZI??UE 2017/03/25:

Euskaltelek telefono barik internet okitzeko aukerie dala ta barriro kontrata dot, 1go arazue topa dotena modem/routerra modem moduen datorrela da, orduen router neutro bat gurebatzagun imiñi arazuek okinguz, router modotik modem-era pasateko euskalteleko orritzik ein bidu, hamen pausuek: Nire kasuen “Cisco EPC3825 Wifi 3.0” imindxostie, besteren bat badakozun ba aukeratu berori.

https://zuretzat.euskaltel.com/area-cliente/productos
Produktuak -> Cisco EPC3825 Wifi 3.0 -> KONFIGURAZIOA -> Kable-modema konfiguratzea – Abiadura -> “MODO ROUTER” aukera kendu eta gorde.

Teklau mekaniko otxenterue PS/2 USB bihurtu

Aupa, lagun batek emon dosten Fujitsu teklau mekaniko bat, ganera txikitxen bardiñe-bardiñe okitzen nauen txikitxen! Eskerrik asko Iraitz!

https://img.imgur.com/9GQyJXR.jpg

Bueno ba esan doten, PS2-etik USB-ra bihurtuten dauen katxarrue erosi ta listo!

https://img.imgur.com/xSUKBUw.jpg

Bueno ba allega zan, entxufe zandoten eta… hori ezan ibiltzen zan…

Internetik begire haunegaz topa naien:

https://img.imgur.com/rJAVsOZ.jpg

USB A Male to PS/2 Female PS2 Active Keyboard Adapter (gurenazuien ebay-en erosi)

Bueno ba allega zan, entxufe nauen eta bazabilen, baie ladrilo mando bat dalez, desmonta guzan nauen teklauen barruen sartzieko.

Desmonta doten, soldadurek kendu eta arduinogaz erabiltzen dotezen pin batzuk solda, hamen dakozuie ze pin dan zein.

https://img.imgur.com/1f5M08O.jpg

Oin, teklauetik datozen kabliek PS/2 atalan dauzen piñetan konekta eta USB-tik urteten dauienak kablera konekta eta kitxu.

Oin ariñauen erabili dun PS/2 tik USB-ra dunegaz konekta:

https://img.imgur.com/00UQ6M5.jpg

Zer faltako lekide? ba PS/2 konektorie USB-gaitzik aldatutie, baie nahiko bihar okindxot honegaz eta haulan lotuko da!

Ta zelako zaratie eitzen dau teklau mekaniko batek?

informatikuentzako pornue!!!

VirtualBox bidez Windows-eko partiziñue Ubuntu -n karga

Biarran danok imindxu Ubuntu, oin noiziek behin windows-eko partiziñuera konekta biher gara ta, honegaz soluziñuegaz eztakozu zetan berabiarazi ordenadora. Noiz egin hau? Windows partiziñue e’zuniko erabiltzen, Windows-eko partiziñue erabiltzen bazun EZ EGIN! Windows kapritxosue dalako hardwarran aldaketakaz.

Hasteko BIOS-a prestatu bidu:
Intel (r) Virtualization Technology aktibe biherku.

Bios -> Advanced -> CPU Setup -> Intel (r) Virtualization Technology

https://img.imgur.com/9PzcEpF.jpg

https://img.imgur.com/6nY4VnD.jpg

Ez’pazuien topaten holakorik ez preokupe.

Ubuntu-n barruen:

VirtualBox instala:

sudo su
aptitude install virtualbox

Geure erabiltzailie “disk” taldien sartun

usermod -a -G disk zital

Ubuntu hasten daniko disko gogorrari baimen batzuk emon, non /dev/sda2-n daku windows-eko partiziñue, beste lekoren baten bakozuien ba aldatu.

nano /etc/rc.local

sartun:

# virtualbox

chmod 666 /dev/sda
chmod 660 /dev/sda2

“exit 0”-n aurretik, nirie holan geratuko lekide:

#!/bin/sh -e
#
# rc.local
#
# This script is executed at the end of each multiuser runlevel.
# Make sure that the script will "exit 0" on success or any other
# value on error.
#
# In order to enable or disable this script just change the execution
# bits.
#
# By default this script does nothing.

# virtualbox

chmod 666 /dev/sda
chmod 660 /dev/sda2

exit 0

Urten root modutik:

exit

Berabiarazi ordenagailue (reinizie).

Oin erabiltzaile normal moduen:

cd $HOME
mkdir VirtualBox\ VMs
cd VirtualBox\ VMs
VBoxManage internalcommands createrawvmdk -filename windows.vmdk -rawdisk /dev/sda -relative

Oin VirtualBox igiriku eta makine barri be sortu:

https://img.imgur.com/5jo46uO.png

512MB RAM
https://img.imgur.com/AqL3WFw.png

Use an existing virtual hard drive file, eta len sortu dun fitxategie aukeratu’ku: windows.vmdk
https://img.imgur.com/ze3YBFY.png

Create eta Start

Ez ahaztu GRUB-en windows partiziñue aukeratutie!!!!

https://img.imgur.com/tpwllje.png